Traña-Matienako Pino plazako jolas parkea "arriskutsu" dagoela kritikatu du EH Bilduk

Itsaso Esteban 2017ko ira. 13a, 14:10

Traña-Matienako Pino plazako jolas parkea "egoera arriskutsuan" dagoela adierazi du EH Bilduk, gaur, komunikabideetara bidali duen oharrean. Hesituta dago irailaren 7tik, eta udal gobernu taldeak jakitera eman duenez horrela egongo da berriztu arte. Baina EH Bilduk kritikatu duenez, obrak esleitu barik daude oraindik.

Jolas parke hori aspalditik "baldintza ez egokietan" egon dela dio EH Bilduk, eta aurreikuspen falta egotzi dio udal gobernu taldeari: "Gunea itxi dute segurtasuna ezin dutelako bermatu, baina obrak oraindik esleitu barik daude". EH Bilduren arabera, Jose Luis Navarro alkateak aitortu du "zenbait egun edo aste beharko direla lanei ekiteko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!