Duatloi Txikiarekin amaituko dituzte Muntsaratzeko jaiak

Joseba Derteano 2017ko irailaren 8a

15 urtera arteko gaztetxoei zuzenduta dago.

Laubideta Kirol Elkarteak eta Abadiñoko Udalak antolatuta, zortzigarren aldia egingo du domekan Duatloi Txikiak.

Gaztetxoak adinaren arabera banatutako zirkuituetan ibiliko dira, korrika zein bizikletan, 11:30etik aurrera. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke 10:00etatik 11:00etara, Muntsaratzeko aterpean (euro bat). Parte hartzaileen artean zozketak egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!