Txartelak salgai, Sortzen Eguneko bazkarirako

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 5a, 13:30

Tipi-Tapak tabernan daude salgai, irailaren 23ko Sortzen Eguneko bazkarirako txartelak.

Matienako Gazte Asanbladako kideek irailerako Sortzen Eguna antolatu dute. Uztailean asanbladako kideek egindako aurkezpenean azaldu zutenez, "auzoan gaztetxe baten beharra" sumatzen dute, beraz, horregatik autogestiorako pausu bat eman gura dute Sortzen Egunarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!