Abadiñoko Txopoa taldea babesle bila dabil

Maialen Zuazubiskar 2017ko abu. 29a, 09:10

Aurreko denboraldian sortu zen Abadiñoko Txopoa areto-futbol taldea babesle bila dabil. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, 2017-2018 denboraldiari aurre egiteko babesleak eta bazkideak behar dituzte.

Areto-futboleko Bigarren Erregional mailako partidu guztiak irabazita mailaz igotzea lortu zuten talde abadiñarreko kideek babesleak eta bazkideak behar dituzte. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, babeslee kuota 100 eurokoa da eta bazkideena 10 eurokoa.

Horrez gain, 10 eurorengatik taldeko bufanda eskuratzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!