Egitaraua
Abuztuak 6, igandea
Goizeko 12etan Meza
Meza ostean “HAMABI HARRI” dantzarien eta irlanderen dantza saioa.
Ohi denez. Aurreskua eta Atzeskoa dantzatuko dira jarraian.
Goizean zehar BAKAILAO TXAPELKETA pil pil erara:
Sariak: 1- 80euro, garaikurra eta txakolin kutxa .
2- 40 euro eta txakolin kutxa.
3- 20 euro eta txakolin botila bi.
4- 10 euro eta txakolin botila bi.
Aurkeztu eta sari barik geratu diren guztiei, txakolin botila bana emango zaie. Kazuelak eguerdiko 2etan aurkeztuko dira.
Ordu batak aldera, jai batzordearen txosnan, kangrejoak banatuko dira.
Egunean zehar, Lander eta Ainize trikitilariak izango ditugu jai gunea alaitzen.
Arratsaldeko 17:00etan, Mus Txapelketa
Sariak: 1- 150 euro, txapelak eta txanpan botila bi.
2- 100 euro, garaikurrak eta txanpan botila bi.
3- 50 euro eta txanpan botila bi.
4- 40 euro eta txanpan botila bi.
Partehartzeko bikoteko, 10 euro jarriko dira.
Arratsaldeko 18:00etan, Ume jolasak
Joko kooperatiboak lagun hartuta.
Jokoak denentzat, sariak denentzat.
Arratsaldeko 18:00etan Igel Txapelketa
Sariak: 1- 40 euro eta garaikurra .
2- 30 euro eta txakolin kutxa.
3- 20 euro.
Partehartzeko euro bat ordainduko da.
Iluntzeko 20.30etan Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
Gaueko 21:00etan: Erromeri afaria. (Entsalada mistoa, sahieskia eta arrozesnea. Edaria eta Kafea).
Goizaldeko 1etan jaien aldeko errifaren zozketa eta jaien amaiera.