Oihana Azkorbebeitia munduko kopako liderra da

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 23a, 09:36

Abadiñarrak Dolomites Skyrace proba jokatu zuen atzo Canazei herrian (Italia). 23 kilometroko lasterketa izan zen.

Oihana Azkorbebeitia abadiñarra zazpigarren sailkatu zen nesketan eta Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra 41. Abadiñarra erori egin zen eta kolpe nahiko gogorra hartu zuen belaunean, baina jarraitzeko moduan egon zen. Aitor Ajuria otxandiarrak orkatila bihurritu zuen eta ospitalera eraman zuten, baina ondo dago. Barikuan Ajuriak kilometro bertikalean hartu zuen parte eta 25. sailkatu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!