Matienako zebrabide batean kotxe batetik oinezko bati lapurretan egiten saiatu direla salatu dute

Anboto 2017ko uzt. 22a, 09:59

Lekuko batek dioenez, gertatzen ari zenaz ohartu zenean oihu egin zien autoan zihoazen hiru lagunei, eta hauek ziztu bizian ihes egin zuten. Autoa Opel Astra zuri bat dela ohartarazi dute. 

Lapurreta saiakera atzo gertatu zen, 08.50, Matienako Trañabarren kaleko zebrabide batean. Kotxe bat gelditu egin zen eta barruan zihoan emakume batek gurutzatzera zihoan andreari anbulategia non dagoen galdetu zion, lekukoek ANBOTOri azaldu diotenez. Oinezkoak osasun zentrora nola joan azaldu zien. Orduan, ez zuela entzuten-eta, oinezkoa kotxera hurbildu zen. Egoeraz ohartu zen lekuko batek oihu egin zien, eta ustezko lapurrek ziztu bizian alde egin zuten N-634 errepidera. Autoa Opel Astra zuri bat zen. Lekuko honek dioenez, iaz ere horrelako lapurreta saiakera bat gertatu zen Matienan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!