Informazio panelak ipiniko dituzte baserri auzoetan

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 13a, 12:00

Herriko baserri auzoetan panel informatiboak eta interpretazio mahaiak ipiniko dituela eman du Abadiñoko Udalak jakitera. Gune horietako ibilbideen eta ondorearen berri emango dute panel horietan.

Bestalde, herriko hainbat baserriren izenagaz batera, bertan ekoizten dituzten produktuen berri ere emango dute panel horietan.

Udal gobernu taldeak azaldu duenez, datozen bi hileetan Mendiolan, Goxentzian, Sagastan eta Untzillan ipiniko dituzte seinaleak.

Datorren urtean Gazteluan, Gerediagan, Irazolan, Lebarion eta Urkiolan ipintzea aurreikusten duela ere adierazi du udalak. "Gure asmoa da legealdi honetan Abadiñoko baserri auzoetako toki eta ekoizpen interesgarrienak seinale bidez argi markatuta uztea", adierazi du Iñaki Rekalde Landa Garapen, Turismo eta Merkataritza zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!