Petitek azaldu duenez, pertsina eta erakusleihoko kristala apurtu duten arren, lapurrak ezin izan dira dendara sartu. "Goiza nahastu didate, lapurretaren kontuagaz banaketan atzeratuta ibili naiz". Hau ez da Matienako Zubibitarte kalean dagoen liburu-denda lapurrek bisitatzen duten lehenengo aldia. Duela bi urte sasoi honetan bertan beste lapurreta bat izan zuten. Gertaera honek Martin Petite, Mikelen aita, oporretan harrapatu du. "Disgustu handia hartu du aitak", dio Mikelek.