Trañabarrengo haur parkean txintxaun berriak ipiniko dituzte

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 11a, 09:20

Trañabarren kaleko haur parkea berritzeko lanak lehiaketara atera dituela eman du jakitera Abadiñoko Udalak. Gune hori berritzeko 60.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Udaleko gobernu taldeak jakitera eman duenez, bi gune berezitu atonduko dituzte jolas parke berrian; 112 metro karratuko eremuan hiru eta sei urte arteko umeentzako jolasak ipiniko dituzte, eta sei eta hamabi urte artekoentzako egokituko dute 220 metro karratuko beste gune bat.

Aurreratu dutenez, lurzoru biguna ipiniko dute jolas gunean, eta txintxaun bakoitza zein adineko umeentzat den adieraziz, kartelak ipiniko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!