Uztailaren 19an Traña plazan izango da hitzordua. Chavela Vargas abeslari mexikarraren bizitzari buruzko Chavela filma eskainiko dute bertan.
Aurtengo sariketan sei Oscar jaso dituen La La Land da aire zabaleko zinema ziklo honetan emango duten azken filma. Traña plazan eskainiko dute azken emanaldi hori.
Euria egingo balu, Zelaietako emanaldia probalekura, eta Traña-Matienakoa eskoletara lekualdetuko lituzketela eman du jakitera Abadiñoko Udalak.