Bihartik astelehenera arte jaietan murgilduta egongo dira Mendiolan

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 6a, 13:39

San Kristobal jaien hasiera iragartzen duen txopoa bihar 18:00etan ipinita, jai-giroan barneratuta daude Mendiola auzoan. Astelehen eguerdian jaietako errifak zotz egin eta txopoa kendu aurretik, jai batzordeak antolaturiko askotariko ekitaldietan elkartuko dira auzotarrak eta bisitariak.

Berakatz zopa jan eta gero, dantzan amaituko dute San Kristobal jaien lehenengo eguna, bihar. Luhartz taldeak ipiniko du erromeriarako doinua.

Urteroko tradizioaren parte dira Mendiolako auzotarrek jaietarako antolatzen duten programazioaren barrukoak. Horrela, zapatuan, kotxe klasikoen erakusketa, herri bazkaria, umeen jolasak eta tortilla txapelketa egingo dituzte. Eguna hasteko, 11:30ean, Gorka Larrinaga auzokideak egindako Mendiolako baserrien argazki erakusketa ipiniko dute ikusgai.

Azken urteetan bezala, musikagaz amaituko dute zapatuko egitaraua Mendiolan. Tears & Beers, State Alerta, Sermond’s eta Akatz taldeak arituko dira.

Domeka eguerdian, ugasixo txapelketa jokatuko dute, eta 18:30ean, artzain-txakur txapelketa egingo dute. Mariachien doinuekin amaituko dute asteburua. Astelehenenean, meza,  dantzarien emanaldia, eta ardo, ogi eta gazta banaketa eginda

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!