Illart Zuazubiskarrek bosgarren amaitu du Dublinen jazarpen proban

Joseba Derteano 2017ko uzt. 3a, 09:19

Illart Zuazubiskar Ana eta Irene Usabiagarekin Dublinen.

Eustrak-Euskadi taldearekin UCI-ren kategoriarik goreneko proban parte hartu du asteburuan.

Abadiñarrak denboraldiko lehenengo hitzordua izan du pistan. Bakarkako jazarpen proban ibili da ondoen eta bosgarren tokian amaitu du. Gainerako modalitateetan honako emaitzak lortu ditu: Scratch-ean hamargarren, puntuazioan hamabosgarren eta omnium-ean hamazazpigarren.

Ana eta Irene Usabiaga ahiztekin osatu du Dublingo taldea. Anak omnium-ean lortu du posturik onena (9.) eta Irenek scratchean (8.).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!