Talde horrek gidatu duen bederatzigarren antzerki tailerrean prestaturiko Comunicado de muerte eskaniko dute, Frankistek 1974an garrotez erail zuten Salvador Puig Antich ekintzaile anarkistaren eta Jesus Irurre kartzelako funtzionarioaren arteko adiskidetasunaren inguruko obra.
Tailerrean parte hartu duten hiru laguneko taldeak osatu dituzte Comunicado de muerte sortzeko. Taldekideetariko bat zuzendari legez jardun da, eta aktore lanetan ibili dira beste biak. Testu beretik abiatuta, besteekin hartu-emanik izan barik prestatu du talde bakoitzak bere antzezlana. Ariketa horregaz, testu beraren hiru interpretazioen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikusgai izango dira.
Frankistek 1974an garrotez erail zuten Salvador Puig Antich ekintzaile anarkistaren eta Jesus Irurre kartzelako funtzionarioaren arteko adiskidetasunaren ingurukoa da Rafa Herce Banarteko kideak idatziriko testua. Antichegaz izan zuen hartu-emanak Irurre zelan aldatu zuen kontatzen du, besteak beste.