Abadiñoko Sekulebedarra Kirol Klubak eta udalak antolatuta, Txarakaren oroimenezko lasterketa egin dute gaur. Abadiñon irten eta Urkiolan bukatu den 7,6 kilometroko lasterketan 28 parte-hartzaile egon dira. Gizonezkoetan, Jose Mari Bernedo zaldibartarra nagusitu da 39:15 minutuko denborarekin. Bigarren postuan Javier Irazabal elorriarra helmugaratu da, eta hirugarren postuan Igor Fernandez eibartarra.
Emakumezkoetan, 48:29 minutuko denborarekin Araitz Villa abadiñarrak garaipena eskuratu du, bere herrikide Amaia Munitxaren aurretik.