Matienako Gazte Asanbladako kideak erreka garbitzen aritu ziren atzo

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 18a, 11:30

Matienako Gazte Asanbladako kideak Zaldua erreka garbitzen aritu ziren atzo. 

"Erreka garbiketa aurreko urtean egin genuen protestaren ostean alkateak zin egindakoa bete ez duela salatzeko egin dugu" , adierazi dute Matienako Gazte Asanbladako kideek. Horrez gain, gazteek argi utzi gura izan dute erreka garbiketak ez duela erlaziorik azken egunotan Abadiñoko EH Bilduk egindako salaketekin. "Atzoko erreka garbiketa ez dugu politizatzea nahi, herriko gazteen ekimen herritarra izan baita",  bukatu dute gazteek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!