Abadiñoko Sekulebedarra Kirol Klubak eta udalak antolatuta, domekan Txaraka-ren oroimenezko lasterketa egingo dute domekan. Aurten, lehenengo bider, mendi martxa bat ere antolatuko dute. Bata zein bestea Zelaietan hasi eta Urkiolan amaituko dira (7,6 km eta 600 metroko desnibela). Martxa 10:15ean hasiko da eta lasterketa, 10:45ean.
Martxarako izen-ematea sei euro da eta lasterketarakoa 10 euro. San Trokaz elizaren ondoan egin daiteke probak hasi baino ordulaurden lehenagora arte.
Lasterketako irabazleek 80 euroko saria jasoko dute; bigarrenek 40 euro eta hirugarrenek 20 euro.