Jon Peli Larruskain gogoratzeko elkartuko dira

Itsaso Esteban 2017ko eka. 16a, 11:45

2016ko martxoan Palentzian gertaturiko auto istripu batean hil zen Jon Peli Larruskain Txupa abadiñarraren bigarren omenaldi eguna antolatu dute biharko haren lagunek.

Egun osoko eta adin guztietarako egitaraua antolatu dute, besteak beste, jai batzordeko kide, zinegotzi, eta tabernari izan zen Larruskain gogoratu eta omentzeko. Traña plazatik 12:00etan botako duten txupinazoagaz abiatuko dute egitaraua, eta 00:00etan, su artifizialekin emango diote amaiera. Tartean, umeentzako jolasak, trikipoteoa, bazkari herrikoia, hainbat produkturen zotz egitea eta kontzertuak izango dira Traña-Matienan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!