Talde Batuak abadiñarrak antolatu du dantza jaialdiaren aurtengo edizioa, eta Zelaieta auzoan ospatuko dute jaialdia. Udabarri, Tronperri, Iluntze, Andra Mari, Besaide, Andasto, San Lorenzo, Iremiñe eta Talde Batuak taldeetan diharduten lau eta hamabi urte arteko dantzariek hartuko dute parte jaialdian.
Goizean kalejiran ibiliko dira dantzariak Abadiñon zehar, eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Herriko familiekin bazkaldu ondoren, Ferialekuan eskainiko dute saio nagusia, arratsaldean.