Arkeologiari buruzko bi berbaldi egingo dituzte Txanportan

Itsaso Esteban 2017ko eka. 14a, 11:30

Azkoitiko Munoaundiko lanak. Argazkia: Arantzadi

Euskal Herria Burdin Arotik Erromanizaziorantz izenburuko zikloaren barruan, berbaldi bi izango dira datozen bi asteetan Txanporta kultur etxean. Azkoitiko Munoaundiko indusketetan lanean dabiltzan Arantzadi Zientzia Elkarteko arkeologo bi gonbidatu dituzte hitzaldiak eskaintzera.

Sonia San Jose historialari eta arkeologoak Burdin Aroko herri harresituak Euskal Herrian berbaldia eskainiko du, ekainaren 15ean, 19:00etan. Burdin Aroko metalurgiaren inguruko doktoradutza prestatzen dabil San Jose, eta esperientzia handia du historiaurreko arkeologia arloan.

San Jose bezala, Arantzadiko Historiaurreko Arkeologia sailean dabil bigarren berbaldia eskainiko duen Antxoka Martinez arkeologoa. Burdin Aroan eta Erromatarren garaiko arkeologia militarrean dago espezializatuta Martinez, eta Burdin Arotik erromanizaziorantz hitzaldia eskainiko du, ekainaren 22an, 19:00etan.

Durangaldetik gertu egin duten lana oinarri hartuta, gure eskualdean egon daitezkeen mota horretako aztarnez ere jardungo dira arkeologoak Abadiñoko berbaldietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!