Auto batek oinezko bat harrapatu du Abadiñon eta ospitalera eraman dute

Joseba Derteano 2017ko eka. 11a, 13:21

San Prudentzioa kalean gertatu da. 82 urteko gizonezkoa ospitalera eraman dute.

12:15 inguruan gertatu da Traña-Matienako San Prudentzio kalean. Auto batek 82 urteko gizon bat harrapatu du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzak eta SOS Deiak-ek informatu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!