Biodantza saio bat egingo dute Errotan

Anboto 2017ko eka. 9a, 11:00

Ekainaren 14an, doako biodantza saio bat eskainiko du udalak, Traña-Matienako kultur etxean. Parte hartu gura duenak 667614825 telefonora deituta eman behar du izena aurrez.

Diziplina hori ezagutzen ez dutenei berau ezagutzeko aukera eskaini gura diete datorren eguaztenean, 18:00etatik 20:00etara egingo duten saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!