Land Rover batek auto bat atzetik jo du Abadiñon eta zauritu bat eragin du

Joseba Derteano 2017ko eka. 5a, 18:30

Galdakaoko ospitalera eraman duten emakumeak ez du zauri larririk.

Istripua 16:15 inguruan gertatu da Eroski supermerkatuaren ondoko biribilgunean, Ertzaintzak informatu duenez. Land Rover batek Volkswagen Passat markako auto bat atzetik jo du. Passat-ean zihoan emakumea ospitalera eraman dute sama inguruan mina zuelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!