Gazte asanbladako irudia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dute Matienan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 25a, 17:08

Matienako Gazte Asanbladak sinboloa diseinatzeko lehiaketa martxan jarri du.

Matienako Gazte Asanbladak taldeko irudia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Asanbladako kideek jakitera eman dutenez, ekainaren 23ra arte matienakogazteasanblada@gmail.com helbidera bidali ahal izango dira diseinuak. Ekainaren 24an, berriz, beraien facebookeko orrian iragarriko dute lehiaketako irabazlea. Irabazleak Abadiñoko Merkatari Elkarteak eginiko otzara jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!