Homofobia eta transfobiaren kontra, Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 18a, 13:50

Abadiñoko Udalak Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunagaz bat egin eta atzotik udaletxeko balkoian "Lesbiana naiz, gay naiz, bisexuala naiz, transexuala naiz, transgeneroa naiz, heterosexuala naiz, zu bezalakoa naiz pertsona bat naiz" jartzen duen pankarta jarrita du.

Janire Moreno zinegotziak azaldu duenez, ekimen honen bidez eta mezu "baikor" batekin maiatzaren 17arekin bat egin gura izan du udalak.

Horrez gain, Txanporta Kultur Etxean eta Errota Kultur Etxean Chrysallis ume transexualen elkarteak eskainiko dituzten hitzaldin berri eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!