Oihana Azkorbebeitia bigarren sailkatu da Aloñako igoeran

Oihana Azkorbebeitia abadiñarra bigarren sailkatu da, gaur, Aloñako igoeraren bosgarren edizioan. Oñatin hasi eta amaitu den lasterketak 22,6 kilometro ditu guztira, 1.868ko desnibel positiboarekin.

328 korrikalarik hartu dute parte. Lasterketa 9:00etan hasi da eta eguraldia lagun izan dute korrikalariek. Maite Maiora izan da lehenengoa helmugara heltzen, Azkorbebeitia abadiñarra bigarrena eta Maria Zorroza hirugarrena. 

 

Nesken sailkapena:

1. Maite Maiora 2.20.40

2. Oihana Azkorbebeitia 2.28.40

3. Maria Zorroza 2.30.36

 

Mutilen sailkapena:

1. Imanol Goñi 2.05.17

2. Martinez de Estibariz 2.06.44

3. Joxe Amunarriz 2.07.25