Kamiñoko Jatetxeak irabazi du Abadiñoko probalekuaren 50. urteurreneko idi-proben txapelketa

Jone Guenetxea 2017ko api. 11a, 11:12

Aurtengo San Blas azokako probetan marka onenak egindako idi-buztarriak lehiatu ziren joan zen zapatua Abadiñon. 

Abadiñoko probalekuaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian udalak 8.100 euro banatuko zituen saritan marka onenak egin zituzten buztarrien artean. Kamiñoko Jatetxeak egin zuen markarik onena. Laski izan zen bigarren sailkatua eta Goieta hirugarrena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!