Gaur, 18:45 inguruan, su hartu du Abadiñoko Astola auzoan dagoen enpresa bateko teilatu zati batek. Udaltzainak, ertzainak eta su-hiltzaileak bertaratu dira. 19:15 ingururako sua kontrolpean zuten Ertzaintzako prentsa bulegotik esan dutenez. Altzairu enpresa batean gertatu dela zehaztu du SOS Deiak-ek sare sozialetan.