Spinning maratoian ordubeteko saioak egingo dituzte, eta izena ematerakoan lau euro ordainduko ditu parte hartzaile bakoitzak. Izen emate horretatik bildutako dirua Gurutzetako ospitaleko umeen minbiziaren ikerkuntza taldeari emango diote ekimenaren antolatzaileek.
Abadiñoko Udalak, EMTE Sport eta Rhythmic Bike enpresek eta Peque-ropa elkarteak aurkeztu dute ekimena, gaur, eta astelehenean hasiko da spinning maratoian parte hartzeko izen ematea. Abadiñoko igerilekuetara (946 20 29 29) deituta edo www.pedaeleaporunasonrisa.com helbidearen bitartez eman daiteke izena.