Oihana Azkorbebeitia garaile Azpeitiko igoera bertikalean

Anboto 2017ko mar. 12a, 20:45

Gaur goizean Azpeitian jokatu duten IX. Zuzenien igoera bertikala irabazi du Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak. 40 minutu eta 10 segunduan amaitu du Azkorbebeitiak 840 metroko desnibeleko eta 3.3 kilometroko ibilbidea.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du Zuzenien igoera bertikala. Aurten, eguraldi euritsuari eta lupetzari egin behar izan diote aurre lasterketan parte hartu duten 98 korrikalariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!