Euskadiko Kickboxing Txapelketa Abadiñon jokatuko dute, bihar

Anboto 2017ko mar. 10a, 12:50
Fexmack taldeak antolatutako du ekimena Abadiñoko Udalaren laguntzagaz

Zelaietako probalekuan 200 parte hartzailetik gora batuko dira zapatuan.

Abadiñoko Fexmack taldeak antolatutako eta Abadiñoko Udalak babestutako ekitaldi horretan lehenengo aldiz lehiatuko dira Euskadin  kirol horretako lau modalitateak: formak, point fight, light contact eta kick light.

Guztira, 300 bat borrakaldi egingo dituzte eta  Espainiako Txapelketarako sailkapenak ere jokoan egongo dira. Sarrera doakoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!