Aiako mendi lasterketa irabazi du Azkorbebeitiak

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 5a, 17:19
Oihana Azkorbebeitia helmugaratzen.

Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak beste garaipen bat lortu du.

285 korrikalarik parte hartu duten Aiako mendi lasterketako 14,9 kilometroak burutzeko ordubete eta 21 minutu behar izan ditu abadiñarrak. Azkorbebeitia helmugaratu eta sei minutura Mayi Mujika, bigarren sailkatua, helmugaratu da eta hamar minutu pasatxora Raffaella Ciavola.  

Gizonetan, berriz, Jokin Lizeagak irabazi du lasterketa, Ruben Ruzafak eta Andoni Olazagirrek osatu dute podiuma. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!