‘Guernica 1913’ obraren azken bi emanaldiak

Itsaso Esteban 2017ko mar. 3a, 11:30

Bihar Abadiñon, eta martxoaren 12an Eibarren eskainiko du Banarte taldeak Guernica 1913 obra azken aldiz. 20:00etan hasiko da, bihar, Errota kultur etxeko emanaldia, eta Eibarko antzerki jardunaldien barruan eskainiko dute azkena, martxoaren 12an, 20:30ean.

2013. urtean estreinatu zuen Banartek antzezlan hori Gernikan, eta ordutik Estatuko 30 antzokitan baino gehiagotan eskaini dute.

Benetako gertakarietan oinarriturik dago Guernica 1913 obra. XX. mende hasieran jazotako klase borrokari loturiko gertaera historikoa du antzezlanak oinarri. Lantokia Eibartik Gernikara aldatzen dietenean, Busturialdera lan egitera eta bizitzera doaz protagonistak. Antagonikoak diren bi mundu elkartzen dira Gernikan: oso tradizio eta erlijiozalea zen nekazaritza mundua, eta industria iraultzatik sortutako langile mugimendu libertarioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!