Carlos de Cos gipuzkoarrak irabazi du San Blasetako argazki lehiaketa

Itsaso Esteban 2017ko mar. 2a, 13:46

Adarrak izeneko argazkiagatik eman diote Carlos de Cos argazkizaleari San Blasetako argazki lehiaketako lehenengo saria (400 eurokoa). Bigarren saria (250 euro) Txema Serrano durangarrak jaso du, eta Ignacio Condek herriko saria (150 euro).

Hirugarren aldia da De Cos solazuarrak irabazi duena San Blas azoka egunean egindako argazkien lehiaketa. Abadiñoko Udalak antolatzen du lehiaketa, eta jakitera eman duenez, aurten 28 argazkilarik hartu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!