Abadiño sokatira taldea hiru dominagaz itzuli da Herbehereetatik

Joseba Derteano 2017ko ots. 20a, 09:37
Abadiño Sokatira Taldea Herbehereetako podiumean

Herbehereetako talde batek 30. urteurrena ospatzeko antolatu duen torneoan parte hartu du asteburuan.

Hamalau taldetatik Abadiño izan da euskal ordezkari bakarra. Herbehereetako zortzi taldegaz, Ingalaterrako bigaz eta, Letonia eta Belgikako banagaz aritu dira. Barikuan lauko txapelketa irabazi zuten. Zapatuan bigarren geratu ziren 600 kilora artekoan eta hirugarren 680koan. Beraz, urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina banagaz bueltatu dira Renswoude herrian jokatu den torneotik.

Denboraldiko pozik handiena izan da abadiñarrentzat. Euskadiko txapelketan ezinean aritu dira, baina Herbehereetako hitzordua serio eta gogor prestatu dute, urte askoan taldearen bizkarrezurra izan diren beteranoekin.

Asteburu honetan Euskadiko txapelketara itzuliko dira. 600 kilora arteko azken jardunaldia jokatuko dute Artaxoan (Nafarroa). Sei talde sailkatzen dira finalerako eta zazpigarren doaz.

 

Lauko txapelketako podiumean:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!