Apuko Igoera irabazi du Oihana Azkorbebeitiak

Anboto 2017ko ots. 19a, 21:48

Apuko Igoeran azkarrena izan da Oihana Azkorbebeitia. Garaipenaz gainera, Zaramilloko lasterketaren errekorra hautsi du kirolari abadiñarrak (01: 59:08).

Azkorbebeitiaren ostean, Virginia Perez (02:05:25) eta Marta Antoñana (02:06:51) heldu dira helmugara. Gizonetan berriz, Ismail Razga, Joiel Anbeso eta Asier Larruzea igo dira podiumera. 635 parte-hartzaile abiatu dira, 150 mendi bizikletan, eta gainerakoak, korrika.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!