'Animales domésticos’ komedia antzeztuko dute Errota Kultur Etxean

Anboto 2017ko urt. 26a, 12:16

Argazkia: Maru Jasp

Bikote harremanei buruzko komedia antzezlan hau zapatuan ikusteko aukera izango dute, 20:00etan, Abadiñoko Errota Kultur Etxean. 

Xavi Calvet da ‘Animales domésticos’ antzezlanaren zuzendaria eta parte hartzen duten aktoreak Lourdes Hernández, Jose Bernal, Gloria Palma eta David F. Tabla dira. Obra hau Abadiñora Maru Jasp antzerki konpainiaren eskutik dator. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!