'Azalerako ipuinak' eskainiko ditu Saroa Bikandik

Anboto 2017ko urt. 16a, 12:11

Hiru urte arteko umeei eta beraien gurasoei zuzenduriko saioak dira Azalerako ipuinak ekimenaren barrukoak. Ipuinak eta masajeak baliatuz, ume txikiek literaturagaz lehenengo harremana izatea da saioen helburua.

Otsailaren 21ean, 17:00etan egingo dute lehenengo saioa, eta martxoaren 26an eta maiatzaren 17an ere ordu berean elkartuko dira parte hartzaileak. Saroa Bikandik gidatuko ditu saioak, eta besteak beste, haur kantak, ahozko tradizioko poemak eta esku-jokoak baliatuko ditu saioetan.

Bikadik gidatuta, baita, eta Azalerako ipuinak ekimenaren saioen ostean (18:00etan), 3 eta 8 urte arteko umeentzako irakurketa taldea batuko da. Ipuinen, kantuen eta txisteen bitartez umeak irakurzaletzen joatea da irakakurketa klub horren helburua. Umeak gurasoek lagunduta egon beharko dira saio horietan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!