Asier Aspuruk Bizkaiko trinkete txapelketa irabazi du

Anboto 2017ko urt. 11a, 13:10

Abadiñarrak 40-34 menderatu zuen Ugarte.

Asier Aspuru abadiñarrak lehen mailako Bizkaiko trinkete txapelketa irabazi zuen joan zen barikuan jokatutako finalean. Atxarte elkarteko pilotariak 40-34 menderatu zuen Inhar Ugarte Tornosolon jokatutako finalean. 5-12 galtzen hasi eta partiduari buelta eman zion. Sakean min egin zuen eta fisikoki hobeto eutsi zion partiduari.

Iazko urte amaieran Jon Arana abadiñarrak eta Xabier Bikuña elorriarrak ere finalak jokatu zituzten nork bere mailan, baina ezin izan zituzten Lur Ziarrusta eta Josu San Sebastian menderatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!