Aspuru, Arana eta Bikuña Bizkaiko txapelaren bila

Joseba Derteano 2016ko abe. 22a, 10:35

Bihar eta abenduaren 30ean Bizkaiko trinkete txapelketako finalak jokatuko dituzte Abadiñoko Tornosolo trinketean.

Bihar, 18:30etik aurrera, Jon Arana abadiñarra (Atxarte kluba) gazte mailako txapelaren bila irtengo da Ziarrustaren aurka. Partidu horren ostean, Xabier Bikuña elorriarrak (Hori Hori kluba) Urdulizko San Sebastian izango du aurkari nagusien bigarren mailako finalean. Lehen mailako finala abenduaren 30ean, 18:30ean, jokatuko dute eta Asier Aspuru abadiñarra (Atxarte) izango da protagonistetako bat. Ugarte (Kurene) izango du aurkari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!