I.Ipuin lehiaketa antolatu du Barrizten Kultur Elkarteak

Anboto 2016ko abe. 20a, 11:26

Literatura sorkuntza bultzatu nahian, Barrizten Kultur Elkarteak, LHko gazteei zuzendutako ipuin lehiaketa jarri du martxan. Urtarrilaren 3tik 13ra arte izango dute lanak aurkezteko epea.

Lehen aldiz egingo duten lehiaketa honek ‘Abenduko ipuinak’ izango du gai bezala. Haurrek beraien imajinazioa erabili behar izango dute gai honi loturiko idazlanak aurkezteko. Bi kategoria izango ditu lehiaketak: alde batetik, LH3 eta LH4 mailakoak; eta bestetik, LH5 eta LH6 mailakoak.

Zelaietako Mediatekan eta Errota Kultur Etxean jarriko dituzten postontzietan jasoko dituzte idazlanak. Izenburua bakarrik jarri behar zaie idazlanei eta beste gutun-azal batean parte-hartzailearen datuak sartu beharko dituzte kanpoaldean idazlanaren izenburua jarriz.

Otsailaren 2an egingo dute sari banaketa. Sari nagusia Abadiñoko edozein liburu-dendan liburuak erosteko 60 euroko bonua izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!