Leontxo Garcia xake munduko kazetariak hitzaldia eskainiko du domekan Abadiñon

Anboto 2016ko abe. 16a, 10:00

Abadiño Xake Taldearen 25. urteurrenaren harira antolatu duten ekimena da.

Leontxo Garcia kazetari gipuzkoarrak xakeari buruzko hitzaldia emango du domekan, 11:30etan, Errota Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da, eta ekitaldia Abadiñoko Xake Taldeak antolatu du bere sorreraren 25. urteurrena ospatzeko.

Domeka goizean eskola mailako xake txapelketa jokatuko dituzte, eta arratsaldeko ekitaldian Garciak sariak banatuko ditu. Leontxo Garcia xakean espezializatutako kazetaria da, sario asko jasoa eta komunikabide askotan aritua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!