Durangaldeko hainbat ipuin kontalari Mediatekako saioetan

Anboto 2016ko aza. 15a, 13:46

Eguaztenero bost eta zortzi urte arteko umeei zuzendutako ipuin kontalari saioak egiten dituzte Udal Mediatekan. Ziklo horren barruan euren ipuinak kontatuko dituzte, Durangaldeko hiru ipuin kontalarik: Peru Magdalenak, Oihana Etxegibelek eta Miren Erdoizak.

Azaroaren 30ean jardungo da Magdalena, urtarrilaren 11n Etxegibel eta urtarrilaren 18an Erdoiza. Egitarauaren barruan, Lupe Lekuona, Lur Korta, Pello Añorga, Begoña Alabazan, Eneko Haritza eta Egoitz Etxebarria ipuin kontalariak ere badaude.

Urtarrilaren 25era arte, astero, 18:00etan ipuin kontalari bat izango da Abadiñoko mediatekan:

2016/11/16 Lupe Lekuona

2016/11/23 Lur Korta

2016/11/30 Peru Magdalena

2016/12/07 Pello Añorga

2016/12/14 Bego Alabazan

2016/12/21 Eneko Haritza

2017/01/11 Oihana Etxegibel

2017/01/18 Miren Erdoiza

2017/01/25 Egoitz Etxebarria

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!