Ipuin kontalariak egongo dira mediatekan

Anboto 2016ko aza. 10a, 12:43

Abadiñoko udalak 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontalarien saioak eskainiko ditu, eguaztenero, mediatekan. 

Atzo egin zuten lehengo saioa eta urtarrilaren 25era arte, astero, 18:00etan ipuin kontalari bat izango da hainbat abentura eta istorioen narrazioa egiten.

Ekimen hau, “umeek denbora-pasa atsegin bat izan dezaten” asmoarekin egin dute, Eneko Etxebarriak, kultura arloko zinegotziak, azaldu duenez. Hamar kontalarik parte hartuko dute egitarau honetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!