Film mutu bati soinua jarriko dion organo kontzertua egingo dute

Aimar Esteban 2016ko aza. 15a, 13:12

Thomas Ospital organo-joleak inprobisatutako musika joko du pantaila batean The General film mutua ikusten den bitartean. Zelaietako San Trokaz elizan eskainiko du organo kontzertua zapatu honetan, 19:30etan.

Bizkaiko Hotsak 2016 izeneko Bizkaiko XI. Organo Jaialdiaren barruan prestatutako kontzertua izango da zapatu honetan Ospital, Pariseko St. Eustache elizako organista titularra, Abadiñora ekarriko duena.

Jaialdi honen barruan gabon kontzertua ere eskainiko dute. Ana Belen Garcia organistak zuzenduta eta Garikoitz Mendizabalen laguntzaz, abenduaren 28an, 19:30etan izango da kontzetua San Trokazen. Doakoak izango dira biak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!