Duela aste batzutako isurketaren ondoren, Abadiñoko Udalak Azterlan enpresari eskatu zion hauts beltza nondik zetorren aztertu zezala, eta emaitzen arabera, Garbi enpresa da kutsaduraren sortzailea. Isurketen kaltea neurtu eta dagozkion neurriak hartu ditzala eskatu dio Udalak Jaurlaritzari.
Udal gobernuak komunikabideetara bidali duen oharreraren arabera, airea kutsatzen duten isurketa horiek ekiditeko neurriak eskatu dizkio Abadiñoko Udalak, hainbat aldiz, Garbi enpresari. Udal gobernuaren arabera, "neurriak hartu" dituela erantzun izan dute enpresaren arduradunek orain arte, baina arazoak hor darrai.