Esleipena gauzatu ahal izateko udala "lursailaren prezioa 600.000 eurotik 300.000ra bajatzera behartuta" egon dela onartzen du alkateak komunikabideetara bidali duen idatzi horretan. Lehiaketaren lehenengo deialdia 600.000 euroko gehienezko prezioan atera arren, baldintza horietan "enpresaren bat aurkezteko aukera gutxi zeudela" bazekitela dio gobernu taldeak.
Prentsa ohar horretan azaltzen denez, bai lehenengo deialdian zein bigarrenean ere, udala hainbat enpresagaz ipini zen kontaktuan, lehiaketara aurkezteko gonbidapena luzatzeko.
"Bolondate txarrez eta ezjakintasunez" jokatu izana egotzi dio Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak EH Bilduri. "Gustatuko litzaioke EH Bilduri gobernuan dagoen herrietan hau bezain onuragarriak diren akordioak lortzea", dio Navarrok idatzi horretan.