Emakundek eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dute Abokatuak kalez kale izeneko kanpaina. Ekimena azaroaren 22an Matienako Trañabarren kalean egingo da, eta 29an Zelaietako San Trokaz kalean. 16:30etatik 18:30etara bitartean izango dira biak.
Besteak beste, emakumeen lan-eskubideez, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek dituzten baliabideez eta kontziliazio gaiei buruz arituko dira. Azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari lotutako ekimena izango da, eta gizon zein emakumeei zuzenduta egongo da.
Jardunaldi hauen bitartez udalak “herritarrek dituzten eskubideak jakinean jartzea” nahi du. Berdintasun sailetik adierazi dutenez, “lege mundua herritarrei hurbiltzea nahi dugu, emakumeek eta gizonek bizitzarako baliagarria den informazioa erraz eskura dezaten”.