Ismael Esteban eta Olatz Odriozola nagusitu dira Abadiñoko ziklo krosean

Joseba Derteano 2016ko urr. 24a, 09:46

Nagusitasunez lortu zuten garaipena. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango) eta Amaia Lartitegi (CAF Transport Engineering) 23 urtez azpiko eta kadete mailako onenak izan ziren.

Euskadiko ziklo kros egutegiko bigarren proba lehiatu zuten atzo Abadiñon, udaletxe osteko landetan. Gizonetan Ismael Esteban kantabriarra izan zen indartsuena. Aitor Hernandez ermuarrak lehen itzulian bakarrik eutsi ahal izan zuen Estebanen erritmoa. Emakumeetan Olatz Odriozola eta Sandra Trevillak borroka polita mantendu zuten hasierako itzuli bietan. Ordutik aurrera Odriozola bakarrik geratu zen lasterketa buruan eta nagusitasunez irabazi zuen.

Gizonen 23 urtez azpikoan Jon Munitxa abadiñarrari bizikletako katea irten zitzaion lasterketa une batean eta ezbehar horrek lasterketa burutik aldendu zuen. Jokin Albizuak irabazi zuen maila horretan, Jokin Alberdiren aurretik. Azpimarratzekoa da Alberdiren parte hartzea, orain hile batzuk errepidean eroriko larri bat izan ostean ziklo kros proba baterako itzulera zuelako.

Durangaldeko taldeei dagokionez, Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuona 23 urtez azpiko onena izan zen emakumeetan eta Iurretako CAF Transport Engineering taldeko Amaia Lartitegik kadeteetako proba irabazi zuen.

 

ELITE MAILA (EMAKUMEAK)

1- Olatz Odriozola (Bizikleta.com)...................... 41:32

2- Sandra Trevilla (Arflu – Punta Galea)............. 41:54

3- Karla Kortazar (Bizikleta.com)........................ 44:45

 

ELITE ETA 23 URTEZ AZPIKOA (GIZONAK)

1- Ismael Esteban (El repecho CC).......................... 1:01:06

2- Aitor Hernández (Ermua-Specialized)................... 1:01:45

3- Asier Arregui (Bizikleta.com)............................... 1:05:25

4- Joseba León (Bikezona)...................................... 1:06:40

5- Josu Albizua (Kuskumendi MTB)........................... 1:06:51 / 1º (23 urtez azpikoa)

6- Jokin Alberdi (Bazpi)............................................1:07:29 / 2º (23 urtez azpikoa)

7- Zigor Urain (Vibike CDC)...................................... 1:07:29

8- Jon Astondoa (Zalla Gold Team)............................ 1:07:41

9- Eduardo Jiménez (Orbea Sport Club)...................... 1:07:53

10- Antonio Suárez (Bicicletas Meta).......................... 1:08:31

13- Jon Ander Musitu (El Proex – Iturribero)................ 1:09:46 / 3º (23 urtez azpikoa)

 

KADETE MAILA (MUTILA)

1- Gonzalo Inguanzo (Mullatallud Bike)........ 29:02

2- David Manrique (Bici Aranda).................. 31:03

3- Mikel Orbea (Atracciones Sanz)................31:09

 

KADETE MAILA (NESKAK)

1- Amaia Lartitegi (CAF Transport Engineering)......... 38:14

2- Anne de Pablo (Pan Menesa – Zona Bike)............. 39:25

3- Nahia Eraña (Bizikleta.com)................................ 39:50

 

GAZTE MAILA (MUTILAK)

1- Jon Polledo (Vicinay Cadenas – Lancor).................. 36:00

2- Joseba Otaola (Asesores de Navarra)..................... 36:32

3- Xabier Llamosas (Vicinay Cadenas – Lancor)........... 37:01

 

GAZTE MAILA (NESKAK)

1- Luisa Ibarrola (Bizikleta.com)............................... 42:16

2- Saioa Gil (Bioracer-Elkar Kirolak).......................... 44:45

3- Garazi Erostarbe (Gipuzkoa-Caja Rural-Bide).......... 43:44

 

23 URTEZ AZPIKOA (EMAKUMEAK)

1- Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango)................... 43:23

2- Yaiza Aguirre (Demo Bike)............................. 46:46

3- Paula Suárez (Sopela-Ugeraga)...................... 47:53

 

MASTER 30 MAILA

1- Borja Azpeitia (Santutxu T.E.)........................ 38:43

2- Juan José Romero (Amil – Sasoian)................. 39:10

3- Sergio Sordo (Mataleñas CC).......................... 39:20

 

MASTER 40 MAILA

1- Manuel Quintanilla (Demo Bike)..................... 37:55

2- Francisco Javier Alfonso (El repecho CC)......... 37:55

3- Andoni Jiménez (UC Erandio)......................... 38:08

 

MASTER 50

1- Manuel Gutiérrez (Gonzalo Aja CC)................ 38:25

2- Aitor Zabaleta (Telleriarteko)........................ 38:30

3- Juan Carlos Eguiluz (Leioako T.E.).................. 38:37

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!