Oihana Azkorbebeitia garaile Araia Aratz kilometro bertikalean

Anboto 2016ko urr. 23a, 15:45

Garaipen honekin kirolari abadiñarrak Euskadiko kilometro bertikalen kopan lehenengo postua eskuratu du.

Oihana Azkorbebeitiarentzat Araia Aratz kilometro bertikala irabaztea (45:57) garaipen bikoitza izan da. Izan ere, gaur goizean jokatutako proban eskuratutako puntuekin Euskadiko kilometro bertikalen gorenera heldu da. Azkorbebeitiak dioenez, "oso gustura nago gaurko garaipenarekin. Bezperan lo gutxi egin arren, eta ibilbidea ezagutu ez arren, nire onena eman dut eta gozatu egin dut ibilbide osoan zehar". Abadiñarrak ondo baino hobeto ezagutzen duen Anbotoko kilometro bertikalak zerikusi handia izan du kopako garaipena eskuratzeko. "Anbotoko kilometro bertikalean ere oso sentsazio onak izan nituen, eta orduko bigarren postuari eta gaurko garaipenari esker lortu ahal izan dut Euskadiko bertikalen kopa irabaztea".

 Araia Aratzeko kilometro bertikalean Maite Zengotitabengoa abadiñarra seigarren gelditu da sailkapenean (1:03:39). Kilometro bertikalen kopari dagokionez, Azkorbebeitiaren (558 puntu) atzetik  Ainhoa Lendinez (546 puntu) eta Virginia Perez (524 puntu) gelditu dira.

 Araia Aratzeko kilometro bertikalean, mutiletan, Iban Murua (35:40), Mikel Beunza (37:15) eta Julen Martinez de Estibariz (38:03) igo dira podiumera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!